XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DANONTZAT JUDARRAK ILTEA, LEGEZKOA.

Nazi izenekoak Alemanian Agintari izan ziranean, judarrak galtzeko legea ipiñi eben.

Eta lege ori zala-ta, lau milloetik gora il zituen.

Asko ta asko ke eta lurrun pozoitzuetan itota.

Ilketa orreik, lege-indarrez egin ziranez, legezkoak izan ziran.

JESUKRISTO ILTEA, LEGEZKOA Aurten be Garizuman gora ta bera ibilliko dana, Jesusen eriotzea izango da.

Eta Garizumea, eriotza ori ospatuaz amaituko da.

Munduan ez da gaiztakeri aundiagorik izan.

Baña Jesusen eriotza legezkoa izan zan.

Bere erriko Agintariak esan ebena: Gure Legeak agintzen dabenez, gizon ori il egin bear da.

Eta ilteko baimena erromatarren Agintari zanak, Pilatos`ek, emon eban.

Lege-indarrez il eben, ba, Jesukristo.

Beraz, legezkoa izan zan bere eriotza.

ORAINGO LEGEZKO BATZUK Umeak jaio aurretik ilteko legea, emen be ipiñita dago.

Oraiñ gañera, lenengoko iru illabetean galdu aal izateko bidea errestu naiean dabiltz.

Baita legezkoa dogu, paperetan, ikusmiretan, jolasetan... lizunkeria erabiltea.

Baña, orreik danok legezkoak izan arren, ezin kristauak ontzat emon.

ZUZENA EZ DAN PENTSABIDEA Zabal dabillen pentsabide bat onako au da: demokrazibidetik datozan legeak ontzat emotekoak dirala.

Askoren ustean, jokabide legezkoa jokabide zuzena da.

Baña legezkoa ta zuzena ez dira beti bat izaten.

¿Zergaitik ez? Gizonen legea zuzena ez izatea batzuetan suertau daikelako.

Jaungoiko bakoak gizonen legeari bakarrik begiratzea, bidezkoa da.

Kristauak, ostera, ona ala txarra dan jakiteko, gorago dagoan Legeari, Jaungoiko Legeari, begiratu bear.